Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioa izango da gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 2a, 00:00

Gaur amaituko da Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea, eta azken bi saioetako bat Hernanin izango da. Ondorengo bertsolariak arituko dira Biteriko aretoan: Aitor Zubikarai Salegi (Itziar), Antton Aizpurua Aldape (Deba), Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain), Maialen Akizu Bidegain (Urretxu), Urko Egaña Calderon (Azpeitia) eta Uxue Fernandez Lasa (Urretxu). Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta ondorenerako mokadutxo bat prestatuko dute Hernaniko Bertso Eskolako kideek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!