Ekainaren 22an antolatuko du Hernaniko Sarek Etxera Eguna

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 1a, 00:00

Onintza Ostolazaren hitzaldia, herri bazkaria, bingoa eta txaranga izango dira eguerdian hasi eta bazkalostera arte.

Etxera dinamikaren barruan Hernaniko Sarek Etxera eguna antolatu du ekainaren 22an, larunbata, Hernanin. Egunean zehar ekitaldi ezberdinak eramango dituzte aurrera, salbuespenezko espetxe politika salatzeko eta presoei elkartasuna adierazteko; besteak beste, solasaldia, musika, herri bazkaria, eta bingoa izango dira. 

11:00etan hasiko dira ekitaldiak Onintza Ostolaza abokatuaren hitzaldiarekin. Etxeratze prozesua eta salbuespen neurriak izenburupean Plaza berrin eskainiko du solasaldia. Ondoren 14:30etan herri bazkaria izango da Atsegindegin. Bingoak eta Gauerdi txarangak jarriko dute Etxera egunaren amaiera.

Bazkarirako tiketak salgai daude Garinen, Zintzarrin eta Rioja tabernan 20 euroren truke. Aukera beganoa izango da eta alergiarik edo intolerantziarik izanez gero, txartela erostean jakinarazi behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!