Gurera gerturatu

Kronika - Erredakzioa 2024ko ekainaren 1a

ITUROLATARROK

Hernaniko Burujabetzen Etxean kokatua dagoen Iturola Elkarlan Sorguneak, hainbat kooperatiba eta proiektuk Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen babespean elkarrekin bizi eta aurrera egin dezaketela erakusten du, justizia sozialean eragin nabarmena izanik. Iturolan, ehungintzan, zaintzan, argazkigintzan, esku-hartze sozialean eta energian aritzen diren kooperatibok elkarri laguntzen baitiogu, ekosistema propioa eta errepikaezina sortuz.

Bizikidetza horrek justizia soziala sustatzen du, inklusioa eta ekitatea sustattzen duelako. Zaintza-kooperatibek bizitzaren jasangarritasunaren funtsezko zerbitzuak eskaintzen dizkiote komunitateari, bizi-kalitatea hobetuz eta zaurgarrienei lagunduz. Ehungintzako eta energiako proiektuek tokiko garapen ekonomikoa eta ingurumen-jasangarritasuna bultzatzen dituzte; argazkigintzako eta esku-hartze sozialeko ekimenek, berriz, komunitatearen ahotsa areagotzen dute, funtsezko gaien inguruan sentsibilizatuz eta gizarte-kohesioa sustatuz.

Iturolak gure proiektu eta kooperatiben arteko ezagutzak eta baliabideak trukatzea errazten du, gure eragin kolektibo eta komunitarioa indartuz.

Proiektu bakoitzak, lankidetza-ingurune horri esker, besteen indarguneei etekina ateratzen dielako, askotariko gaitasunak areagotzen dituzten sinergiak sortuz.

Baina ez da komunitate itxia, kontrakoa baizik, ehun ekonomiko hori etengabe haztea bilatzen baitugu. Beraz, irakurleren batek proiektu sozioekonomiko bat buruan balu, gurera hurbildu eta gure espazioa ezagutzera gonbidatzen diogu.

Hiruki Larroxa Koop. Elk. Txikia

www.hirukilarroxa.eus

 

Hernaniko Elkarlan Sorgunea

Iturola.eus

Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

 

Talleres Mitxelenak babestutako atala

Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!