Kopako semifinala gaur, Hernaniko jubenilek

Kronika - Erredakzioa 2024ko eka. 1a, 00:00

Bere maila onena eman beharko dute hernaniarrek, finalera sailkatzeko.

Urola Aranzadiren kontra jokatuko du mutil jubenilen taldeak, 12:00etan Zumarragako Ispilla kiroldegian.

 

Gipuzkoako Aldaola Kopa ari da jokatzen Hernaniko mutil jubenilen taldea, eta ligaxkako fasea gaindituta, semifinaletan ariko da. Gaur jokatuko du finalerako pasea, Zumarragako Urola Aranzadi taldearen kontra.

Ligaxkan Urolak multzoburu bukatu zuenez, etxetik kanpo jokatuko dute hernaniarrek: Zumarragako Ispilla kiroldegian izango da partidua, gaur eguerdiko 12:00etan hasita.

Beste semifinalean ariko dira Leizaran eta Legazpiko Karibe Zaharra taldeak. Irabazleek elkarren kontra jokatuko dute Kopako finala.

Guztira, mutil jubeniletan lau Kopa ezberdin ari dira jokatzen Gipuzkoa mailan, lurraldeko taldeak multzokatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!