Irabazleek atera dituzte hiru urrezko bonboiak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 31a, 00:00

Urrezko Bonboia izeneko kanpainak jada baditu irabazleak. Arrosak estetika zentroan atera zen lehenengo urrezko bonboia, Joxeba izan zen zorteduna eta 250 euroko bale bat irabazi zuen. Egun batera, Eukene jantzi-dendan, bigarren urrezko bonboia Cristinari tokatu zitzaion eta honek ere beste 250 euro eskuratu zituen herriko komertziotan gastatzeko. Azkenik, Lamia Kongelatuak dendan, Aitor Navarro izan zen 500 euroko saria irabazi zuen azken herritarra, berari egokitu zitzaion azken urrezko bonboia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!