Hernani-Oiartzun gaur, Herriartekoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 31a, 00:00

Final laurdenetako joaneko partiduak 19:30etan hasiko dira kiroldegiko frontoian.

 

Hernanik gaur jokatuko ditu Herriarteko Txapelketako final laurdenetako joaneko hiru partiduak, Oiartzunen aurka, Hernaniko pilotalekuan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Kanporaketa gogorra aurreikusten da. Azken urteetan emaitza onak lortu dituzte oiartzuarrek. 

Ekhi Osesek eta Manex Alberdi kadeteekin hasiko dira gaurko joaneko partiduak: segidan, jubenilen txanda izango da eta Xuban Iturbek, Oier Azpeitiarekin batera jokatuko du. Eta amaitzeko, nagusietan Xabier Apaolazak eta Markel Lizeagak osatuko dute azken partiduko bikotea. 

 

Xabier Apaolazak, bihar Master kaiolako finala

Bestalde, asteburuko partiduen artean, azpimarratzekoa da Xabier Apaolazak Master Kaiola txapelketako finala jokatuko duela bihar, Dimako Txumuluxueta klubeko Xabier Rekalderen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!