Enkartelada gaur, Gudarien plazatik

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 31a, 00:00

Gaur arratsaldean enkartelada egingo dute Hernaniko kaleetan, preso eta iheslarien senideek eta lagunek deituta. Arratsaldeko 20:00etan jarri dute hitzordua, eta gaurkoan gonbidapena luzatu diete «gazte mugimenduko» kideei: «Etorkizunari begira beraiekin kontatu nahi dugu». Gaurkoa izango da formatu berrian egingo duten lehenengo protesta ekitaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!