Eguraldia lagun, kale buelta interesgarria egin zuten larunbatean zenbait herritarrek. Biodibertsoa deitutako jarduerak hartu zuen herriko Kaxkoa, eta era originalean egin zuten bailarako animalien errepasoa. Azalpen zehatzak emateaz Iñaki Sanz-Azkue ikerlaria arduratu zen, eta Aranzadiko kideak esandakoari punta ateratzen Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariak aritu ziren.