Dúo Altibajos taldeak kontzertua eskainiko du gaur Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 29a, 00:00

Dúo Altibajos taldeko kideak. Argazkia: Musikene.

Chillidaren mendeurrenaren ospakizunaren barruan antolatutako jarduera izango da. 

Gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, kontzertua eskainiko du Dúo Altibajos taldeak Chillida Leku museoan. Eskultorearen mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan sartzen da gaurkoa, eta Musikenerekin elkarlanean prestatu dute kontzertua. 

Dúo Altibajos taldea bi kontrabaxu jotzailek osatzen dute: Camilo Andrés Álvarez Silvak eta Adriá Recatalá Mormeneok. Iazko urrian sortu zuten taldea, eta kontrabaxuak duen 'indarra' erakusten dute emanaldi bakoitzean. Horregatik, kontrabaxua ardatz duten obrak sortzeko gonbidapena luzatzen diete musika sortzaileei. 

Gaurkoan konpositore haundiak ordezkatuta geratuko dira eskainiko dituzten piezetan; hala nola, J.S. Bach, D. Anderson, P. Aslan, S. García, H. Fernández, eta R. Escobar. 

Kontzerturako sarrerak agortuta daude dagoeneko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!