Hurrengo asteko ostegunean hasiko da XX. Garagardo Azoka

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 29a, 00:00

Ekainaren 6an irekiko ditu ateak Hernaniko Errugbi Elkarteak antolatutako XX. Garagardo Azokak, eta ekainaren 9ra arte mantenduko dute zabalik. Lau egun horietan garagardoaz eta azokako ohiko jakiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek Atsegindegin. Horrez gain, ostiral gauean Radio Rebelde Cover taldeak kontzertua eskainiko du azokan, eta larunbatean Bide Batez erromeriak girotuko du festa eremua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!