Errapia festak girotuko du Zikuñaga auzoa larunbat honetan, askotariko jarduerekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 29a, 00:00

Zikuñagako artelekua izango da festaren erdigunea.

Aurtengoan Mikel Barreiro eta Gorka Setienen omenez antolatu dute festa. Zikuzulo izango da jarduera guztien erdigunea, eta egun osoan zehar izango dira jarduerak.

 

Larunbat honetan Errapia kolektiboak antolatutako festak hartuko du Zikuñaga auzoa. Zikuzulo artelekua izango da jarduera guztien erdigunea, eta askotariko jarduerak egingo dituzte egunean zehar. Aurtengo festa oso berezia izango da Errapiako kideentzat; izan ere, azken urtean joandako Mikel Barreiro eta Gorka Setien omenduko dituzte. 

Goizean goiz hasiko dute festa, Garabateando Bidasoa sketchbook taldearen laguntzarekin. Zirriborro librea antolatu dute, Zikuzulon hasi eta auzoan barrena egiteko. Goizeko 11:00etan Errapiako kideek sortutako arte tailerrak ikusteko aukera izango da. Ondoren, eguerdiko 12:30ak aldera, Gorkaren poema errezitaldia egingo dute. 

Arratsalderako musika saioak antolatu dituzte. 15:00etan Esther Sound System DJ-aren bi orduko saioa hasiko da, eta gero Ze Arraio! Rock taldeak hartuko du lekukoa.

 

ERRAPIA FESTA

Goizean zehar, zirriborro librea Zikuñagan barrena.

11:00 Errapiako ate irekiak. Arte tailerrak ikusteko aukera.

12:30 Gorkaren poema errezitaldia.

15:00 Esther Sound System DJ

17:00 Ze arraio! Rock taldearen kontzertua.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!