Gaur zabalduko ditu ateak Oleta plazako autokonponketa tailerrak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 28a, 00:00

Ate irekien jardunaldia egingo dute gaur.

Lehenengo tailerra larunbat goizean eskainiko dute, eta izenematea zabalik dago jada. 

 

Hernaniko Udalak joan den astean egin zuen Oleta auzoko autokonponketa tailerraren aurkezpen prentsaurrekoa, eta gaur jarriko dute erabilgarri estreinakoz. Lehenengo eguna denez, ate irekien jardunaldia egingo dute, bertan dauden zerbitzuak ezagutarazteko. 

Astearteetan eta hilabeteko lehenengo larunbatetan egongo da zabalik autokonponketa tailerra, eta ekainaren 1ean egingo dute lehenengo ikastaro laburra. Aurki Eskulanetako arduradunen eskutik, 'Nola zaharberritu altzari zaharrak?' ikastaroa eskainiko dute bertan. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, 688 67 59 64 telefono zenbakira deituta edo konpondu@hernani.eus helbide elektronikora idatzita. 

Antolatzaileek zehaztu dute ez dela altzari propiorik eraman behar ikastarora, tailerraren helburua nola zaharberritu erakustea delako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!