Espainiakoan aurrera, Euskadikoan kanpora

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 28a, 00:00

Euskadikoan bi bikoteek ez dute ligaxka gainditu eta Espainiakoan berriz finalerdietara sailkatu dira bi bikoteak.

Euskadiko eta Espainiako Trinkete txapelketetan emaitza oso ezberdinak izan zituzten Hernaniko bi taldeek. Euskadikoan Hernani A eta Hernani B taldeak ez dute ligaxka pasa, nahiz eta azken jardunaldian Maitena eta Oberena B gainditu. Hernani B taldeak, Leire Galdosek eta Amaia Irazustabarrenak osatuta, berdinduta amaitu du aurreneko bi taldeekin, baina tanteoak utzi du kanpoan. Hernani A, Izaskun Arrosagarayk eta Maider Mendizabalek osatuta, hirugarren izan da B multzoan.

Espainiakoan bi taldeak finalerdietara sailkatu dira. Hernani A, Miren Goikoetxeak eta Maider Mendizabalek osatzen dute, eta Hernani B, Leire Galdosek eta Izaskun Arrosagarayk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!