Ate irekiak bihar eta ostiralean, Institutuan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 28a, 00:00

Kantxako denboraldia amaitu da eta 2011ko eta 2012ko gazteentzat dago zuzendua 17:00etatik 19:00etara.

 

Aste bukaera hontan jokatu dira boleibol kantxako azken partiduak eta orain hondartzako boleiaren unea iritxi da. Datorren denboraldiari begira, helburua taldeak sendotzea da eta horretarako bihar eta ostiralean entrenamendu irekiak egingo dira, Hernani DBHko gimnasioan dagoen boleibol kantxan. 2012an eta 2011n jaiotakoentzat daude zuzenduak, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Boleibola egin nahi duenak izena eman dezake info@hkeboleibol.eus helbidera idatzita edo https://hkeboleibola.eus webgunearen bitartez.

 

Infantil, kadete eta jubenil mutilak Gipuzkoako txapeldun

Azken jardunaldian infantil eta jubenil mutilek 2-3 irabazi zuten Aldapeta Mariaren eta Bera Beraren aurka. Infantilak, kadeteak eta jubenilak Gipuzkoako txapeldun izan dira eta denboraldi ezin hobea osatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!