Euskadi bigarren, Txomin Mugicarekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 28a, 00:00

Euskadiko selekzioko partaideak.

Espainiako Apnea Indoor txapelketan hartu du parte hernaniarrak, selekzioarekin, Sabadellen.

 

Txomin Mugica hernaniarra Euskadiko Apnea selekzioarekin izan da, Sabadellen jokatutako Espainiako Indoor Txapelketan, eta selekzioak bigarren postua eskuratu du. Bigarren postua inoiz lortu gabea zen euskal selekzioa eta orain arte lortutako posturik onena, hirugarrena, hobetu zuten zazpi kirolariek. Horien artean zegoen Mugica hernaniarra. Euskadik 995,4 puntu lortu zituen. Katalunia izan zen garailea 1009,12 punturekin eta Valentzia izan zen hirugarren 980 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!