Espainiako txapeldun izan da June Ruiz, 17 urtez azpikoetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 28a, 00:00

June Ruiz Belategi hernaniarra garaipena ospatzen, Sorian.

Hernaniarrak torneo borobila osatu zuen, eta finalean Valeria Verde madrildarra menderatu zuen.

 

Denboraldi bikainari erremate borobila jarri dio June Ruiz Belategi esgrimista hernaniarrak. Espainiako Txapelketan aritu da joan den asteburuan, Sorian; eta urrezko domina kolkoratu zuen sable modalitatean, 17 urtez azpikoetan.

Hutsik gabeko torneoa osatu zuen hernaniarrak. Aurreneko fasean bere lehia guztiak irabazi zituen, eta bigarren postuan sailkatu zen kanporaketetara. Garaipenak kateatzen jarraitu, eta final zortzirenak, final laurdenak eta finalerdiak gainditu zituen, orain arteko txapeldunarekin topo egiteko finalean: Valeria Verde madrildarrarekin. 15-9 nagusitu zitzaion June Ruiz, eta Espainiako txapeldun izan da kategoria horretan, bere aurreneko urtean. 15 urtez azpikoena irabazi zuen iaz.

 

Frantziako Txapelketan ere garaipena, Pauko taldearekin

Soriakoa ez da izan hernaniarraren lorpen bakarra, azkeneko asteotan. Izan ere, aurreko asteburuan taldekako Frantziako Txapelketan aritu zen Pauko taldearekin, 17 urtez azpikoetan, Bretainian. Eta garaipena es­kuratu zuen horretan ere, taldekideekin batera.

Zita bakarra falta zaio hernaniarrari, denboraldia bu­­ka­tze­­ko: mai­la absolutuko Espainia­ko Txa­pelketan har­tuko du par­te, ekainaren 8an Madrilen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!