Konpartsan parte-hartzeko gizonak behar dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 27a, 00:00

San Joan Konpartsak, aurtengo Sanjoanetan, Orbegozo fabrika antzeztuko du. Aterako duten karrozarako eta oinezko desfilerako, akonpainamendu gisa, Orbegozon egiten zen lanaren ezaugarriengatik, gizonak behar ditu batez ere (langile ohiak izan edo ez). Ekimenean parte-hartzeko gaur bilera egingo dute, 19:30etan Biterin, eta bertara joatera animatu dituzte herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!