Goiz Eguzkitik irteera, Iparraldera

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 26a, 00:00

Goiz Eguzkik jarraitzen du txangoak eta bidaiak antolatzen. Hurrengoa Iparraldera izango da eta bertan Baiona hiria eta Ezpeletako piper-taller bat bisitatuko dira. Gainera, bi txandetan antolatu dira, bata ekainaren 17an eta bestea ekainaren 21ean. Prezioa 45 eurokoa da.

Interesatuek izena eman dezakete etzitik, maiatzaren 27tik, maiatzaren 31ra, bulego orduetan. Zozketa egitekotan, ekainaren 10ean arratsaldeko 18:00etan izango da.

Goiz Eguzkik ibilaldi eta bidai asko antolatzen ditu azkenaldian. Bederatzi irteera eta bidai iragari zituen 2024rako eta horien artean nabarmenena da Bulgariara egingo duten bidaia: irailaren 10etik 17ra joango dira. 

Beste batzuk dagoeneko osatu dituzte. Maiatzean bertan Extremadurara antolatu zuten bidaia eta atzo ziren etortzekoak astebete Extremadurako txokoetan igaro eta gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!