Bihartik asteazkenera, Kaxkoko saneamendu sarearen garbiketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 26a, 00:00

Bihar Kale Nagusiko saneamendu lanak egingo dira; etzi Andre Kalean eta asteazkenean Atzieta kalean. Trafikoan eragina izango dute lanek.

 

Bihartik asteazkenera, Hernaniko Kaxkoan urtero egiten den saneamendu sarearen garbiketa egingo da. Bihar (maiatzak 27), Kale Nagusiko saneamendu lanak egingo dira; etzi asteartean (maiatzak 28), Andre Kalean eta asteazkenean (maiatzak 29), Atzieta kalean.

Hiru egun horietan, 08:30etan hasiko dira lanak (garbiketak behar adina denbora iraungo du): Kale Nagusiko eta Andre Kaleko lanak Gudarien plazatik hasiko dira; Atzieta kalekoak, Hernani Musika Eskolaren paretik. Trafikoaren antolaketan eragina izango du: kaleak moztu eta trafikoa desbideratu beharko da, beraz, erne ibiltzeko eskatzen du Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!