Urumea eta Aratz ikastolek ikasturte amaierako jaialdia izango dute gaur. Egitarau zabala antolatu dute bi ikastoletan. Aratzen jaialdia 11:00etan hasiko da eta festak ez du etenik izango 19:00ak arte: DBH4koei agurra; patata tortila eta zozketa salmenta; Kilometroakeko dendaren irekiera; buruhandiak eta dultzaineroen kalejira; magia ikuskizuna; bazkari herrikoia; bingo musikatua; apar festa; puzgarriak eta tailerrak; zozketaren irabazleak eta musika ikuskizuna; eta talde argazkia.
Urumea ikastolan goizeko 10:30etan hasiko da jaialdia, eta guztira 265 ikaslek hartuko dute parte. Bizipoza izango da aurtengo jaialdiko gaia eta honen bueltan, adin ezberdinetako ikasleek dantzak eskainiko dituzte. Emanaldi amaieran omenaldi txiki bat jasoko dute Lehen Hezkuntzako 6garren mailako ikasleek, ikastetxean azken urtea dutela aitzakia hartuta.
Urumea ikastolako ikasleen emanaldiaz gain, eskolako Guraso Elkarteak ekintza ugari antolatu ditu: Magoaren ikuskizuna; bazkaria; puzgarriak; eta musika DJarekin.
EGITARAUA ARATZ IKASTOLA
GAUR
11:00 Jaialdia.
12:00 DBH4koei agurra.
12:00 Patata tortila eta zozketa salmenta; Kilometroakeko dendaren irekiera.
12:30 Buruhandiak eta dultzaineroen kalejira.
13:00 Magia ikuskizuna: desorekatua.
14:00 Bazkari herrikoia.
Bazkal ostean bingo musikatua
16:30 Apar festa.
16:30-18:15 Puzgarriak eta tailerrak.
18:15 Zozketaren irabazleak eta musika ikuskizuna.
19:00 Talde argazkia festari amaiera emateko.
EGITARAUA URUMEA IKASTOLA
GAUR
10:30 Jaialdia.
12:00 Mago ikuskizuna.
14:00 Bazkaria.
15:00-19:00 Puzgarriak.
17:00-19:00 DJa.