Hiru ekimen garrantzitsu antolatuko dira bihar eta ostegunean Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 26a, 00:00

Bihar eskola politikoaren lehenengo saioa eta migrazinemaren barruan 'La guerra que empieza' dokumentala eskainiko dira.

 

Kulturarteko Plaza Feministan hiru ekimen izango dira datorren astean. Lehendabizikoa bihar izango da Amher Sos Arrazakeriak antolatuta. Eskola politikoaren lehen saioan, Eskubide eta betebeharrak etxeko lanetan aztertuko dira 16:00etatik 18:00etara. Gaztelaniaz izango da.

Ondoren, 18:30etan, migrazinemaren barruan La guerra que empieza dokumentala eskainiko da. Pasa den ostiralean, bakearen eta armagabetzearen aldeko emakumeen nazioarteko eguna izan zen eta egun horren baitan eskainiko da bihar dokumentala, gastu militarraren igoera eta euskal armagintza salatzeko, baita gizarte zibilak bakearen defentsan duen boterea ere. 

Jarraian Gasteizko Emakumeok gerraren aurka-Mujeres contra la guerra taldearen eskutik solasaldia izango da. Bertan, sakon hitzegingo dute.

Zaintzaren gaia erdigunean, ostegunean 

Asteko beste zita garrantzitsua ostegunean izango da. Bertan, zaintzaren gaia landuko da mahai inguru batean. Eraldaketarako esperientzia eta proposamenak eta zaintzen subertsioa izenburupean, 16:00etatik aurrera, Marina Sagastizabal, Emilio Yus, Maitelan Kooperatiba eta Isabel Nadal Amengual arituko dira hizlari moduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!