Antena gehiago aktibatuko dituzte datorren astean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 25a, 00:00

Belaunaldi berriko sare mugikorrekin lotuta, antena gehiago aktibatuko dituzte datorren astean, Llega700ek Udalari jakinarazi dionez. Hori horrela, lurreko telebistan (TDT) interferentziak sortu daitezke berriro. Halakorik gertatuz gero, herritarrek sei hilabeteko epea izango dute doako konponketa eskatzeko. Horretarako, posta elektronikoz idatzi beharko dute ayuda@llega700.es helbidera, edo telefonoz deitu 900 83 39 99 zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!