Ikasturte amaierako festa bihar, Urumean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 25a, 00:00

Goizeko 10:30etan hasiko da jaialdia, eta ikasleen emanaldiaz gain, Guraso Elkarteak ere zenbait ekintza antolatu ditu. 

 

Urumea ikastolak ikasturte ama­ierako festa antolatu du biharko, eta egitarau oparoa presatu dute egun osorako. Goizeko 10:30etan hasiko da jaialdia, eta guztira 265 ikaslek hartuko dute parte. 

Bizipoza izango da aurtengo jaialdiko gaia eta honen bueltan, adin ezberdinetako ikasleek dantzak eskainiko dituzte. Emanaldi amaieran omenaldi txiki bat jasoko dute Lehen Hezkuntzako 6garren mailako ikasleek, ikastetxean azken urtea dutela aitzakia hartuta. 

Urumea ikastolako ikasleen emanaldiaz gain, eskolako Guraso Elkarteak ekintza ugari antolatu ditu. Eguerdiko 12:00etan, Magoaren ikuskizunak hartuko du protagonismoa eta eguerdiko 14:00etan, bazkari baten bueltan bilduko dira bertaratutakoak. Arratsaldean, berriz, puzgarrietan zilipurdika ibiltzeko aukera izango dute txikiek, eta 17:00etatik aurrera, musikarekin girotuko du jaialdia, oholtzaratuko den disko jartzaileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!