Zaramaga torneoko final laurdenetan arituko da gaur Ekhi Oses hernaniarra

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 25a, 00:00

Aurreko bi kanporaketak nagusitasunez irabazi ditu Osesek, Etxeberriarekin batera. Gaurkoan Torralba-Del Rey bikotearen aurka arituko dira. 

 

Zaramaga Torneo entzutetsuko final laurdenetako partidua jokatuko du gaur arratsaldean Ekhi Oses hernaniarrak. Oiarpe klubeko Etxeberriarekin batera jokatzen ari da txapelketa, eta Torralba-Del Rey (Lagun Onak-Najerino) bikotearen aurka arituko dira gaur. Orain arteko kanporaketetan nagusitasunez irabaztea lortu dute Osesek eta Etxeberriak; final hamaseirenetan 18-8 irabazi zuten, eta final zortzirenetan 18-7. 

CD Hernaniko pelotariek beste zenbait partidu garrantzitsu jokatuko dituzte asteburuan. Jon Jarak, Unax Manterolak eta Iñigo Labakak Espainiako Trinkete Txapelketako beste jardunaldi bat jokatuko dute, eta Euskadiko Jokoetan arituko dira Imanol Ormazabal eta Oier Arsuaga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!