Emaitza onak lortu dituzte Hernaniko gimnastek azken txapelketetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 25a, 00:00

Hernani eta Langile H taldetako gimnastak.

Alebin B mailan Eider Salvadorrek hirugarren postua lortu zuen; Infantil B mailan Eider Blazquizek laugarren postuari eutsi zion; eta Infantil A mailan, hirugarren amaitu zuen Erika Marquezek.

Maitzaren 11ko asteburuan, Hernaniko Gimnastikako alebin eta infantil mailako gimnastak, Iruneko Gipuzkoako Txapelketan hartu zuten parte.  Entrenatzaileek aditzera eman dute, hilabete guzti hauetan, egindako lana erakutsi zutela: «bakarkako gimnastek lan ederra egin zuten, eta taldeek, aldiz zorte gutxiago izan zuten, hala ere, maila ederra erakutsi zuten».

Alebin B mailako  taldekako leihan,  Langile H taldeak hartu zuen parte eta 12garren postuan amaitu zuen. Bakarka, emaitza ederra lortu zuen Eider Salvadorrek, izan ere, sailkapen orokorrean hirugarren postuan gelditu zen, esku hutseko modalitatean laugarren eta sokan hirugarren geldituta. Laugarren postuari eutsi zion Aratz Berozek, sokako modalitatean eta Irune Alsua seigarren gelditu zen, esku hutseko modalitatean. Laura Lazkozek bosgarren postua lortu zuen sokan, zortzigarrena esku hutsik, eta seigarren amaitu zuen sailkapen orokorrean.

Infantil B mailako taldekako lehian, berriz, Hernani zortzigarren postuan gelditu zen, eta Eider Blazquizek laugarren postua lortu zuen, sokan eta uztailaren modalitateetan lortutako puntuengatik. Infantiletan A taldean, Erika Marquezek hirugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean, sokan hirugarren postua eta uztaian bigarrena lortuta. 

Amaitzeko, bihar Hernaniko seniorrek Euskadiko Txapelketan hartuko dute parte, azken txanpa errematatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!