Bi pelikula ikusteko aukera, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 25a, 00:00

'Turning Red' animaziozko pelikula jarriko dute haurrentzat, eta 'Nina' filma helduentzat. 

 

Asteburu honetan ere bi pelikula jarriko dituzte ikusgai Biteriko areto nagusian. Haurrentzat Domee Shi zuzendariaren 'Turning Red' filma jarriko dute gaur eta bihar, arratsaldeko 16:45etan. 13 urteko neska baten istorioa kontatzen du, nerabezaroak berezko dituen zenbait arazo azaleratzeko. 

Helduei zuzendutako eskaintzari dagokionez, 'Nina' pelikula jarriko dute. Andrea Jaurrietaren lan honetan mendeku nahiak eta oroitzapenek ardazten dute istorioa. Drama generoko pelikula gaur (19:30 eta 22:30), bihar (19:30) eta etzi (16:30 eta 19:30) ikusteko aukera izango da.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!