Europarako kanpaina hasiko du EH Bilduk gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 24a, 00:00

Kartel itsasketa izango da Hernaniko EH Bilduren aurreneko ekintza, Europako Parlamenturako hauteskundeei begira.

 

Ekainaren 9an izango dira Europako Parlamenturako hauteskundeak; eta horiei begira, gaur bertan hasiko du kanpaina Hernaniko EH Bilduk. Kartel itsasketa egingo dute, 19:00etan Tilosetan hasita. 'Orain Errepu­blikak' koalizioaren baitan aur­keztu da EH Bildu hauteskun­de­etan, Kataluniako ERC, Ga­liziako BNG eta Baleareetako Ara Més alderdiekin batera.

Datozen bi asteotan, ekimen gehiago izango dira Hernanin; garrantzitsuena, ekainaren 3an: ekitaldi politikoa egingo dute, eta bertan izango dira Mario Zubiaga senataria eta Oihan Etxebarrieta legebiltzarkidea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!