Azkoitira autobusa bihar, Hernaniko Pelota Sailak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 23a, 00:00

Eskuzko Herriartekoan, final zortzirenetako bueltakoa jokatuko du Hernanik, 22:00etan.

Bihar gauean jokatuko du Hernanik, Azkoitin, Herriarteko Txa­pelketaren final zortzirenetako bueltakoa. 22:00etan hasiko da jaialdia Gurea frontoian, eta joanekoan lortutako abantailari (3-0 eta 38 tantoren aldea) eutsi nahi diote hernaniarrek.

Jaialdia ikustera joateko, autobusa ja­rriko du CD Hernaniko Pelota Sailak, arratsaldeko 20:00etan Atsegindegitik abiatuta, Biteri aurretik. Goizaldeko 01:30etan izango da itzulera. Joan nahi duenak, gaurko egunean zehar eman beharko du izena, 21:00ak arte, whatsappez: 633 148 875. Izen-abizenak eta pertsona kopurua zehaztu beharko dira, eta 10 euro dira bakoitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!