Leitzara ibilaldia ekainaren 2an izango da, eta izena eman daiteke Elur Txorin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 23a, 00:00

Elur Txori elkarteak 63garrenez osatuko du Leitzara ibilaldia, ekainaren 2an. Joateko asmoa dutenek izena eman behar dute, eta horretarako epea maiatzaren 29ra artekoa da. Izenemate zerrenda elkartean jarrita dago. Irteera goizeko 05:00etan izango da, urtero bezala, eta 50 euroko kostua du irteerak. Prezio horretan sartzen dira gosaria eta hamaiketakoa bidean, dutxak Leitzan, bueltatzeko autobusa, eta bazkaria Elur Txori elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!