Orbegozoko 44 langile ohi elkartu ziren Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 23a, 00:00

Orbegozoko langile ohiek talde argazkia atera zuten Goiz Eguzkin.

Aurtengo San Joan jaietan, Orbegozo fabrika aukeratu du San Joan Konpartsak, kalejiran antzezteko gai gisa. Banatu ohi duten liburuxkan, Orbegozon lan egin dutenen talde argazki bat argitaratuko da, haiek «nolabait jardueraren partaide egiteko» asmoz. Argazki horretarako elkartu zituzten herenegun, Goiz Eguzkin, Orbegozon aritutakoak: 44 langile ohi azaldu ziren zitara.

Bestalde, San Joan Konpartsak azaldu duenez, aterako duten karrozarako gizonak behar ditu batez ere (langile ohiak izan edo ez). Datorren astelehenean bilera egingo dute, 19:30etan Biterin, eta bertara joatera animatu dituzte herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!