Leitzara ibilaldia ekainaren 2an izango da eta izena eman daiteke Elur Txorin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 22a, 00:00

Elur Txori Elkarteak bere 63. Leitzara ibilaldia osatuko du datorren ekainaren 2an. Joateko asmotan daudenek izena eman behar dute eta horretarako epea, maiatzaren 29ra arte dago. Izenemate zerrenda elkartean jarrita dago. Irteera goizeko 05:00etan izango da, urtero bezala eta 50 euroko kostua du irteerak: gosaria bidean, hamaiketakoa bidean, dutxak Leitzan, etorrerako autobusa eta bazkaria Elur Txori Elkartean sartzen dira prezioaren barruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!