Amaiur Arandillak, Laia Zamoranok eta Peru Zuzak dominak, Irunen

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 22a, 00:00

Laia Zamora txapeldun, altueran.

Emaitza esanguratsuak lortu dituzte Gipuzkoako infantil eta alebin mailako txapelketan.

 

Gipuzkoako haur eta alebin mailako txapelketaren azken jardunaldia jokatu zen Irungo Plaiaundiko pistan. 14 haur eta 11 kimu bertaratu ziren, eta azken egunean emaitza esanguratsuak lortu zituzten. Nabarmentzekoak dira ondorengo emaitzak: Amaiur Arandillak urrea 60 metro hesidunetan eta zilarra 500 metroko proban; Laia Zamorak urrea altuera jauzian; eta 1.000 metrotan Peru Zuzak brontzea.

Durangon, Euskadiko Master txapelketa jokatu zen. M-45 kategorian David Rojok lau domina eskuratu zituen; urrea mailuan, urrea diskoan, urrea pisuan eta zilarra xabalinan. k

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!