'Hizki pizki' tailerra eta hitzaldia gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 21a, 00:00

Hizki-pizti jolasean aritzeko nondik norakoak azalduko dituzte, gaur.

Haurrentzat tailerra 17:00etatik 18:30etara izango da eta hitzaldia 19:00etan hasiko da.

 

Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna, bihar izango da; eta hori ospatzeko, sei jarduera prestatu dituzte Hernaniko Udaleko Ingurumen Sailak eta Sagarreta Natur Taldeak, Her­nani Burujabeko Bioaniztasun Mahaiaren bueltan elkartuta. Tailer, hitzaldi eta ibilbide bereziak izango ditu. 

Saio bikoitza izango da gaur, estreinako egunean: 'Hizki Pizti' jolasaren inguruko tailerra, eta erriberetako landare inbaditzaileen arazoari buruzko hitzaldia. Tailerra, 17:00etatik 18:30etara Biterin izango da. 5-7 urteko haurrentzat dago zuzendua eta doakoa da, baina plaza mugatu­ak direnez izenematea: 943 33 70 31 edo ingurumena@hernani.eus  heñbidean egin behar da.

Landare inbaditzaileen arazoa erriberetan hitzaldia, Aitziber Saroberekin (biologoa eta natur kontserbazionista) eta Jon Zulaikarekin (biologoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko landare babestuen arduraduna). 19:00etan izango da, Biterin.

Tailer eta hitzaldi gehiago izango dira hurrengo egunetan, guztiak ere Biterin. Kanpoan egingo duten bakarra, BiodiBERTSO ibilbide berezia izango da. Kaxkoan barrena, Urumeako biodibertsitatearen inguruko sei panel jarri dituzte, eta haien inguruko azalpenak emango dituzte, modu zientifikoan zein bertsotan. k

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!