Hernaniko Agustin Iturriaga Institutuko ikasleak sarituak izan dira Euskal Herriko Unibertsitatean, Geologiako fakultatearen eskutik antolatzen den, Materialen kristalizazio gaiaren lehiaketan. Lehiaketa hau ikasturte osoan zehar antolatutako lan batean oinarrituta dago, eta batxilergo lehen mailako ikasle talde batek eramaten du aurrera. Aurten lanaren defentsa aipaturiko batxilergoko ikasle horien azterketa astean tokatu denez, DBH-4. mailako ikasleek hartu zuten defentsa horren ardura, lan ezin hobea burutuz. Hirugarren postua lortu dute lehian. Goraipatzekoa da bi mailen artean izandako koordinazioa batak lana egiteagatik eta besteak defentsa ederra aurrera eramateagatik.