Mugalariak ekainaren 7an omenduko dira Loidiko oroitarrian

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 21a, 00:00

Maria Josefa Sansberro 'Maddi' ezkerrean, lehenengusuarekin.

Ekainaren 7tik ekainaren 9ra aurten Maria Josefa Sansberro 'Maddi' omenduko da.

Ekainaren 7tik 9ko asteburuan, omenaldiak egingo dizkiete, Euskal Pirinioak Askatasun Bideak kultur elkartearen ekimenez, besteen artean, Saran bizi zen Maria Josefa Sansberro Echeverri (Maddi) oiartzuarrari, eta berak antolatu eta kudeatutako ihesbideari. Ekitaldiaren inspirazioa Edurene Portelaren eleberria Maddi y las Fronteras izan zen eta 2023ko uztailaren 24an Berrian eleberriari buruzko artikulua: Etxepeko Antifaxista.

Maiatzaren 26an, Mendiriz Mendi mendi elkarteak Saratik Berara mugan barrena egingo du mendi irteera. Ekainen 7an, ostiralean 19:00ak aldera omenaldia egingo zaie Loidiko mugalarien oroitarriaren aurrean, Hernaniko mugalariei eta Maddiri, besteak beste.

Saratik Oiartzunera, ibilbidea

Ekainaren 8an eta 9an Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak oroimenezko ibilbide atsegina antolatuko du beste behin. Aurtengo mendi martxa Piriniotan barrena, Azkaine eta Saratik, Oiartzunera izango da. Saran bizi zen Maria Josefa Sansberro Etxeberria (Maddi) oiartzuarrari omenaldia egingo zaio eta noski, berak antolatu eta kudeatutako ihesbideari. Ekitaldian herrialde ezberdinetako jendeak osatutako nazioarteko talde batek parte hartzea espero da.

Ekainaren 8an, larunbatean, 09:00ak aldera omenaldia izango da Azkaingo iheslarien oroitarriaren aurrean. 12:30etan eta mendi martxaren ondoren, Larrungo mugara iritsiko dira bertan geldialdi txikia egiteko. 14:30ak aldera omenaldia Beran antolatuko da.

Bertan gaua egin eta gero, ekainaren 9an igandean, omenaldia Endarlatsan izango da, Bidasoa ibaiaren ondoan. Oiartzunera 14:30ak aldera iristea espero da eta bertan azken omenaldia antolatuko da.

Ekitaldian nazioarteko talde batek parte hartzea espero dute: EH, Frantzia, Espainia, Bretainia Handia, Irlanda, AEB eta Kanadakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!