Terrazak eskatzeko epea zabaldu da

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 21a, 00:00

Hiru hilabeteko epea izango dutela ostalaritza establezimenduek udaletxean terraza jartzeko eskaera berria egiteko.

Pasa den ostiraleko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Hernaniko eremu publietako terrazak, salgai dauden produktuen erakuslekuak eta beste elementu lagungarriak jartzea arautzen duen ordenantza, terrazen ordenantza behin betikoa, argitaratu zen. Honek esan nahi du, orain hiru hilabeteko epea izango dutela Hernaniko ostalaritza establezimenduek udaletxean terraza jartzeko eskaera berria egiteko.

Terrazak jartzeko lizentziak urteneterako eta alde baterako (maiatzaren 1etik urriaren 31ra arte) izan daitezke. Eta lizentzia beraren barruan konbinatu egin daitezke iraupena eta ezaugarriak (mahai kopurua…).

Terrazak kanpoan jarrita egon daitezkeen ordutegien mugak, establezimenduen ordutegia edozein delarik ere, honako hauek dira: Ordutegi orokorra astegunetan 08:00etan eta asteburuan: 09:00etan. Terrazak kentzeko ordutegia: igandetik ostegunera, 23:00ak arte, eta ostiral, larunbata eta jai-bezperatan, 00:00ak arte. Udarako ordutegian ordu erdi luzatuko da  kentzeko ordutegia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!