Pasa den asteburuan jokatu zuten Hernaniko Eskubaloi Taldeko kadeteek eta jubenilek Euskal Ligara igotzeko bigarren fasea. Hernaniren, Corazonistasen eta Basauriren artean jokatu zituzten partidu erabakigarriak, eta hiru taldeetan onena izan zen Hernani. Hortaz, datorren urtean Euskal Ligan arituko dira kadeteen eta jubenilen taldeak.
Hernaniko Kiroldegian jokatu zituzten partiduak: ostiral arratsaldean Basauriren aurka aritu ziren kadeteak, eta 32-28 irabazi zuten; igandeko partiduan ere Corazonistasen kontra garaipena lortu zuten kadeteek, 32-35 emaitzarekin.
Jubenilek, bere aldetik, Basauri gainditzea (25-19) lortu zuten; baina igandean, ezin izan zuten Corazonistasen aurkako nogehiagoka irabazi (32-35).
Eskuratutako emaitzekin, bi mailetako taldeen artean partidu gehien irabazita, igoera lortu zuen Hernanik. Igandean gogotik ospatu zuten kiroldegian bertan.