Azken unera arte borrokatu zuen Hernanik, baina ezin izan du lehenengo mailara igotzea lortu. Larunbatean jokatu zuen partidu erabakigarria kiroldegian, eta 56-60 galdu zuen Alde Zaharreko taldearen aurka.
Presioari aurre eginez, ondo hasi zuen partidua Hernanik. Lehenengo laurdena aurretik amaitzea lortu zuen, 18-15, baina bigarrenean ezin izan zion eskuratutako errentari eutsi. Atsedenaldi luzera 26-32 markagailuarekin iritsi zen partidua.
Aldageletatik bueltan aldea haunditzea lortu zuten donostiarrek, 13-18 izan baitzen hirugarren laurdeneko partziala. Hortaz, azken laurdenera dena eman beharrean iritsi zen Hernani, eta pixka bat indarberritu zen arren, ez zen nahikoa izan. Aldeak murriztu zituen etxeko taldeak, baina 56-60 bukatu zen norgehiagoka.
Gauzak horrela, datorren denboraldian ere Gipuzkoako 2. mailan jokatuko du Hernanik.