Zilarrezko domina lortu dute jubenilek Euskadiko Trainerilla Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 21a, 00:00

Hernaniko neska jubenilak, Ondarroan.

Estropada bikaina egin zuen Hernanik, eta Espainiako Txapelketara sailkatu da zuzenean.

Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu zuten igandean, Ondarroan. Bertan izan ziren Hernaniko Arraun Elkarteko neska jubenilak, eta emaitza bikaina lortu zuten. Bigarren postuan amaitu zuten txapelketa, proba 17:32 denboran osatuta. Probako garailea Koxtapeko trainerilla izan zen, lana 16:56 denboran amaituta. Hernaniko arraunlariek zilarrezko domina janzteaz gain, Espainiako Txapelketan lehiatzeko txartela eskuratu zuen.

Infantilek eta kadeteek ere asteburu polita osatu dute. Arabar Errioxan aritu dira, Ardoaren 7. Arraun Banderan. Bertan, nesken A taldeak bandera irabaztea lortu zuen, eta kadete mutilak hirugarren egin zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!