Luis Gonzalez lasartearrak irabazi du Carcassone Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 20a, 00:00

Txapelketako lau partehartzaile, Gauekon. Eskuinean, bi finalistak.

Carcassone mahai-jolasaren txa­pelketa ofiziala jokatu zen aurreko larunbatean, maiatzaren 11n, Hernaniko Gaueko komiki dendan. Adin guztietako parte­har­tzaileak aritu ziren bertan, mahai-jolas ezagunaren inguru­an bilduta, zeinek hiri haundiena eta oparoena eraiki eta puntu gehien pilatuko. Xabat Sesma hernaniarra izan zen jokalari gazteena, 12 urterekin; eta maila politean aritu zen gainera, bigarren errondan txapelketatik kanpo geratu arren.

Denetan onena Luis Gonzalez lasartearra izan zen, eta berak irabazi zuen txapelketa, partida guztietan garaipena lortuta. Horrekin, Carcassone Txapelketaren Espainiako finalerako txartela ere lortu zuen lasartearrak.

Gaueko komiki dendan, be­rriz, irailaren 21erako jarri du­te hurrengo hitzordua: Catan ma­hai-jolasaren txapelketa ofiziala jokatuko dute egun horretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!