Orbegozon lanean aritutakoei deia San Joan Konpartsak, talde argazkirako

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 20a, 00:00

Orbegozo fabrika izango da aurtengo gaia, San Joan Konpartsak herriko jaietan egiten duen urteroko desfilean, ekainaren 27an. Egun horretan, liburuxka bat ere banatu ohi dute, gaiarekin lotutako informazioarekin; eta liburuxka horretarako, argazki bat egin nahi dute Orbegozon lanean aritutako ahalik eta gehienekin. Hori horrela, elkartzeko deia luzatu diete biharko, maiatzak 21, goizeko 11:00etan Goiz Eguzki jubilatuen egoitzan. Bertan aterako dute liburuxkarako taldeko argazki hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!