Urteroko ohiturari jarraituz, bere egun berezia ospatuko du Kantuz abesbatzak. Datorren ostiralean izango da Kantuz Eguna, eta Biteri kultur etxean jarri dute hitzordua oraingoan. Bertan, kontzertua eskainiko du abesbatzak, arratsaldeko 19:30etan hasita.
'Munduko musikak' jarri diote izena aurtengo kontzertuari. Izan ere, mundu osoko hamaika txokotako abestiak ekarriko dituzte Hernanira: Estatu Batuak, Mexiko, Hawai, Brasil, Suedia, Hego Afrika, Japonia, Afrika eta Euskal Herria.
Doakoa eta irekia izango da emanaldirako sarrera.