Ekainaren 15ean izendatuko dute Hernaniar Bikain Luis Llopis

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 20a, 00:00

Ekainaren 15ean egingo du Xalaparta elkarteak urteroko bazkaria, eta bertan izendatuko du aurtengo Hernaniar Bikaina: Luis Llopisek jasoko du errekonozimendua, Real Madrideko atezainen prestatzaileak. Bazkarian parte hartu nahi duten bazkideek, izena eman beharko dute elkartean dagoen zerrendan, maiatzaren 26ra arte. Epea bukatuta tokia izango balitz, erabakiko lukete bazkide bakoitzak zenbat lagun gonbidatu ditzakeen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!