Txistu eta dultzaina kontzertua gaur, arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 19a, 00:00

Kontzertua eskainiko dute, gaur eguerdian, Hernani Musika Eskolako txistulariek eta dultzaineroek. Udaletxeko arkupeetan izango da, 12:30etan hasita. Igandero alaitzen dituzte herriko kaleak musikaz, eta oraingoan egonalditxoa egingo dute Plazan, «festa garaia ate joka dagoen honetan, gure musika eta doinuak bere lekura ekarriz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!