Mendekoste Jaiei errematea, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 19a, 00:00

Atzoko egun haundiaren ondoren, gaur bukatuko dira Florida-Etxeberriko Mendekoste Jaiak. Hiru hitzordu izango dituzte azkeneko egunean: meza nagusia egingo dute 11:00etan, hildakoen omenez; pelota txapelketako finala jokatuko dute 12:00etan; eta ordu berean hasiko dira sagardo dastaketa eta Interjaiak III. Sukaldaritza Lehiaketa. Azkeneko horretan, osagai sekretuekin ariko dira lanean sukaldariak. Eguerdiko 14:30etan emango diete amaiera jaiei, azken trakarekin.

Bestalde, Mendekoste Jaiekin lotuta, argazki lehiaketa jarri du­te martxan Hernani Burujabeko Zaintza taldeak, Eltzekoa egitasmoak eta Auzozaintza sareak. Pertsona bakoitzak argazki bat bidali dezake gehienez ere, whatsappez 747 472 921 telefonora; edo Auzokide elkartean utzi. Maiatzaren 31n izango da bozketa eta sari banaketa, 18:30etan Etxeberriko frontoian. Hiru sari izango dira: argazki umoretsuena, belaunaldi arteko argazkirik politena, eta argazki herrikoiena.

Erlazionatuak

Mendekoste Jaiak 2024 - Larunbata

Kronika - Erredakzioa mai 18 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!