Irteera eta hamaiketakoa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 18a, 00:00

Bihar goizerako plan ederra dute Hernaniko Zikuñagako Ama zikloturista taldeko kideek. Ohi moduan, goizeko bizikleta buelta egingo dute, eta horretarako hitzordua jarri dute, 08:00etan Zinkoenean. Biharkoa 19garren irteera izango da eta Aia izango dute helmuga. Eguerdiko 11:30etatik 12:00etara bitartean, Loiolatarra Kirol Elkartean hamaiketako eder baten bueltan bilduko dira, sabelak betetzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!