X. Lore eta Landare Azoka antolatu dute gaurko, Hernaniko Udalak, Behemendik eta Dekolorek. Ohi moduan, Urbieta kalean izango da azoka, eta ateak irekiko dituzte goizeko 10:00etatik 14:30etara. 12 ekoizleren postuak bisitatzeko aukera izango da oraingoan: Aritzkurengo Tienduka, Islaya, Flores Ganchillo, L'atelier de Su, Lore prentsatua, Ortuberri, Sara Letamendia, Semillas ecológicas, Sojo natural, Tissus artisautza, Urtinea loreak eta Zunoyar lorategia. Gipuzkoatik, Bizkaiatik eta Nafarroatik etorriko dira ekoizleak, mota guztietako lore, landare zein produktuekin: kosmetika eta medikuntza naturaleko produktuak, sendabelarrak eta artisautza.
Lore eta landare postuez gain, haurrentzako tailerrak eta txikienentzako zurezko jolasak ere izango dira Urbieta alaitzen.