Txistu eta dultzaina kontzertua, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 18a, 00:00

Udaletxeko arkupeetan izango da kontzertua.

Eguerdiko 12:30etan izango da kontzertua, udaletxeko arkupeetan. 

Bihar, kontzertua  eskainiko dute Hernaniko Musika Eskolako txistulariek eta dultzaineroek. Eguerdiko 12:30etan izango da kontzertua udaletxeko arkupeetan. Igande eguerdiro herriko kaleak musikaz alaitzera ateratzen dira musikariak, baina oraingoan herriko plazan egingo dute egonaldia, «Hernanin festa garaia ate joka dugula eta, gure musika eta doinuak bere lekura ekartzeko asmoz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!