Turismo jarduera berriak sortzeko eta sektorea modernizatzeko eta berritzeko laguntza programaren deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak. 2024ko urtarrilaren 1 etik abenduaren 13ra bitartean egiten, fakturatzen eta ordaintzen diren gastuak onartuko dituzte ondorengo baldintzak betetzen badituzte.
Batetik, turismo jarduera berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera, «baldin eta Euskadiko Turismo Enpresen Erregistroan edo Ekonomia Jardueren Zergan alta eman badute, 2024ko urtarrilaren 1aren ondoren eta 2025eko urtarrilaren 11 baino lehenago».
Eta bestetik, Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, II. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera, «baldin eta Euskadiko Turismo Enpresen Erregistroan edo Ekonomia Jardueren Zergan alta eman badute 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen». Honako helburu hauek dituzten jarduketak: Negozioaren kudeaketan aurrera egiteko soluzio teknologikoak ezartzea; Berrikuntza negozio-prozesuetan eta I+G+Bko jarduerak garatzea; Establezimenduaren kudeaketa adimenduneko sistemak (domotika) ezartzea; Haririk gabeko konektibitatea turismo-ostatuetan; Turismo-zerbitzu edo -produktu berriak sortzea; Instalazioak eta ekipamendua hobetzea jatetxeetan edo turismo-ostatuetan; Turismo-jarduerak ingurunean inpaktu txikiagoa izatea; eta turismo-enpresek online eskaintzen dituzten instalazioak, zerbitzuak, produktuak eta komunikazio-sistemak eskuratzeko bereziki garaturiko teknologiak biltzea.
Eskaerak egiteko epea ekainaren 13ra arte izango da.