«Arnasa herraminta potente bat da ongizaterako»

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 18a, 00:00

Miren eta Nadia.

Lau urte bete ditu, Arnas ongizate zentroak, Nadia eta Mirenen eskutik. Nagusiki fisioterapia eta osteopatia lantzen dute bertan, baina yoga eta K Stretch klaseak ere ematen dituzte bertan. Guztien helburua bera da: «bilatzen duguna da ongizatea, zentzu guztietan, ariketa bidez zein egon daitezkeen lesio eta minak tratatuz». K Stretch eta yoga taldeka, bosnako taldeetan lantzen dute. 

Lau urte hauetan sakontzen joan dira Arnas ongizate zentroan eta bertan zaintza integrala eskaintzen da. «Eskaintza egonkortu egin dugu», nabarmentzen du Nadiak. K Stretch luzaketak dira. «Talde txikitan lantzen ditugu eta bezeroak gertutasuna lortuko du gure zentroan». 

Pandemiak eragin zuzena izan zuen ongizatean eta gerturatzeko beldurrak bere eragina izan du lan egiteko eran. «Zaintza ez gerturatzearekin lotu zen zuzenean, babesa isolamenduarekin uztartuz. Gaur egun jabe egin gara beharrezkoa dela ongizatean gertutasuna eta bata bestea zaintzea. Pertsonak behar ditugu gertu. Zorionez gertutasuna berreskuratu da».

Aldatu ez direnak jendearen minak eta osasun arazoak izan dira. «Lesio muskulo eskeletikoak oso ohikoak dira eta batez ere horiek tratatzen ditugu. Lumbalgiak eta zerbikalgiak asko lantzen ditugu, baita ere arazo digestiboak. Jaio berriekin eta haurdunaldiekin lan egiten dugu. Buruko minak, sorbaldako arazoak, txortakil bihurrituak, belaun arazoak...».

Prebentzioan aipatutako yoga, K Stretch eta osteopatia erabiltzen dira. «Garrantzitsuak dira arazoei aurre hartzeko. Bizkarreko arazo kronikoetarako K Stretch-a oso ongi doa. Astean behin egitea ongi dator eta huts egiten badu bezeroak nabaritzen du. Talde finkoak dira eta batez ere emakumez osatuak daude. Gizonek oraindik prebentzioa eta ongizatea, zentzu horretan, ez dute hain barneratua. Taldeetan badaude, baina askoz ere gutxiago emakumeak baino». 

Banakako tratamenduetan ez dago alderik, sexu ikuspegitik, ezta ere adinari erreparatuz gero. «Denek dugu beharra. Adin tarte guztiak ditugu bezero. Oso jende gaztea dugu, umeetatik hasi eta nerabeetaraino, baita ere hirugarren adineko amon-aitonak. Lan honen gauzarik atsegingarriena da, jende askorekin sortzen den harreman hori». 

Arnasaren lanketaren garrantziaz ohartarazten du Nadiak. «Taldeka lantzen dugu. Bakoitzak bere buruarekin eta barnearekin lortzen duen konexioa garrantzitsua da. Arnasari bakarrik erreparatuta herraminta potente bat dugu ongizaterako». Guztia barne hartzen duen kontzeptua da arnasketa, zentroari izena ematen diona: «gauza pila bat islatzen dira gure arnasketan. Barre egiten dugunean arnasketa bat egiten dugu, negar egiten dugunean beste bat, eta apuratuta gaudenean beste bat ezberdina. Beraz, hori landuta, iritsi gaitezke tentsioak lasaitzera, eta ongizatera. Horregatik, garrantzia ematen diogu arnasketari, bai fisioterapia tratamenduetan, eta baita ariketetan ere», azaldu dute. Edonorentzako modukoak dira guztiak, eta pertsona bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokitzen dituzte, tratu per­­tsonala eskainiz.

 

ORDUTEGIA

Astelehena
09:30 - 20:00

Asteartea
09:00 - 19:30

Asteazkena
09:00-19:00

Osteguna
15:00-20:30

Ostirala
08:30-18:00

 

Karmelo Labaka 14

Tfnoa: 615 73 25 47

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!